NAZIONALSOZIALISTAK
  MIRANDEREN IKUSPEGIA
 

JON MIRANDEREN IKUSPEGIA
"Jakin" aldizkaritik harturiko hainbat pasarterekin.

Jon Mirande Aipharsorho (
Paris, 1925 azaroaren 10 - Paris, 1972 abenduaren 28) euskal idazlea izan zen, XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa.

Parisera lanera joandako zuberotarren semea, 1944 urtean Frantziako Finantza Ministerioan hasi zen itzultzaile lanetan, eta ogibide bera bizitza osoan mantendu eta gorrotatuko zuen. Ez zuen inoiz lanpostuan gora igotzeko asmorik azaldu eta bere aisia literaturari eskaintzen zion. Hogei bat hizkuntza zekizkien, eta hizkuntza zeltetan espezialista zen. Europako hizkuntza gutxituen alde hainbat lan idatzi zituen, eta Bretainieraren akademiako kide izatera iritsi zen. Bere pentsamoldearen oinarri Richard Spengler eta Friederich Nietzche hartuta, kristautasunaren eta demokrazia liberalaren aurka zibilizazio europarraren defentsa egiten zuen. Bere burua nazi moduan definitzen zuen, eta artikuluren batean Adolf Hitlerekiko miresmena agertu izan zuen.Hasi-hasieratik Mirandek argi jokatu zuen: literatur molde berriak ekarri zituen, jelkideak zafratu, eta eskuin muturreko antidemokrata zela esan zuen. 

Mirande bera, antisemita bezala definitzen zen.Bere ustez, guztiek dakite arrazak badirela, beltzek ez dutela zurien balio bera. Arrazek kromosoma desberindak dituztela eta nahaskeriak hondamendia dakarrela.
Miranderen herria, burgoi, azkar eta krudela, jaunen arrazakoa, mitologia nazi-germaniarraren transposizioa da. Frantziako eskuinmuturreko eta nazien formulazioak inportatu zituen. Euskal odola inoiz ukanen ez duten balizko beltz euskaldunen aurka idazteko : beltzak zuriak baino gutxiago direla, eta zibilizazioen gainbeheraren lehen arrazoia garbitasun arrazialaren galtzea omen da. Beraz, nazionalistek garbitasun antropologikoa babestu behar dugula erranen zuen.

Bere ikuspuntutik, euskaldunak europar jatorrizko herrien artean kokatu zituen eta beraien historia "ario" mitifikatua gureganatu.Jatorriz, euskaldunak direla zihoen lehen populuetarikoak, munduaren ikusmolde paganu eta magikoa zuten sartaldeko herri-aztien partaideak; paganismoaren gureganatzea eta erreferentzi zeltaiko ugariak aldarrikatzen zituen.

Harek honako hau zihoen juduetaz:
" Ez dut eiki erran nahi juduei oldartu zaizkien antisemiten artean, Frantzian, Alemanian edo bertze errialdeetan, gizerhaileak edo sadikoak izan ez direla... bai eta, dudarik gabe, mozkorti, ohoin, pederastak eta bertze bizimodu guztiak ere - errseuma eta alderdi orotan bezalaxe"

Gure idazle historikoa, nagazionista zen , eta juduen masakrea legenda hutsa zela zioen.

Hala nola ere, aitortu zuen Adolf Hitlerren bidetik zihoala, edo bederen, Rosenberg-en atzetik:
"Alfred Rosenberg batek ere, gizon , pentsalari, eta idazle bezala, orainaldiko Sartre eta Sartretxoak oro bezainbat balio duela..."

Jakina, Rosenberg partidu naziaren filosofo eta teoriko nagusia zen.Mirandek oso hurbilak zituen Rosenberg-en aukera ideologikoak, hau da "lurra eta odola"; oso urruntak aldiz, Strasser anaien "nazionalismoa eta sozialismoa".

Naturan, zioen, ez da arrazen eta jendeen arteko berdintasunik; natura aristokratikoa da, arraza batzuek besteak baino gehiago dira eta gizon batzuek beste pertsona guztiak baino gehiago. Indartsuenek gobernatu behar dute, eta kitto.Demokraziaren oinarriak juduen bihurrikerian eta  koldartasunean aurkitzen zirela pentsatzen zuen, eta juduek arraza europarraren garbitasuna endekatzen dutela diruaren bidez herrien odola zurgatuz.

Mila aldiz esan zien jelkideei gerran gaizki hautatu zutela eta Errepublikarekin huts politiko eta arrazial ikaragarria izan zela. Gero, ETA ageri zenean eta batez ere marxismoari hurbildu zenean, garbi utzi zuen hori ez zela bere bidea; gehiago dena, lagun izandako Federiko Krutwig Sagredo mendratzeko bota zion euskal odolik ez zuela, eta ez zuela eskubiderik euskaldunon borroka zuzentzeko.Urte haietan ETAk esana zuen naziotasuna hizkuntzak finkatzen zuela eta ez batere arrazak. Mirandek ezin izan zuen honako hau inolaz ere onartu. Horregatik hainbeste goraipatu zuen biolentzia armatua bere garaietako Euskal Herrian gihartu zenean, ETAren bidez, Mirandek ez zuen batere lagundu. Aldendu zen, bere biolentzia ez baitzen ahulena eta koldarrena, baizik eta jaunena eta arrazarena. Odola eta lurra, horra Miranderen borroka armatuaren oinarriak;euskaldun "gudu-zalduntza" bat nahi zuen.
"Euskaldunei premia dituten endarekiko gehiagotarzun komplexu eta indarrezko ideal hoien emaiteko biderik egokienetarik bat, gudu -zalduntza berri baten kreatzea lizatekela uste dut.Bidenabarr euskaldunon odolgarbitarzunaren begiratzeko ardura luke zalduntza horrek"

Spengler eta Nietzscheren jarraitzaile sutsua zen. Spengler-ek giza historiaren morfologia famatu bat egin zuen eta han, ekialdea eta mendebaldea kontrajartzen dituenean, Errusia ez da mendebaldean sartzen; baina Spenglerrentzat Espaina ere ez da mendebaldea:Euskal Herria mendebalde bikainaren parte egiten duen mendebalde horretako herri zahar jatorra; Espainia mendebaldetik kanpo geratzen da bere iritziz, beste kontinente kultural bat da ( "Afrika Ebron hasten da...")

 
 
  Hoy habia 14 visitantes (21 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis